1.360.920.7273 info@europeansoccersolutions.com

Login

Sign Up

By creating an ESS account, you will be able to track your payment status, make additional payments, and receive additional information about your tour.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Birth Date*
Email*
Phone*
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login
1.360.920.7273 info@europeansoccersolutions.com

Login

Sign Up

By creating an ESS account, you will be able to track your payment status, make additional payments, and receive additional information about your tour.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Birth Date*
Email*
Phone*
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login

ESS Elite Sports Academy

Futbol academia maila gorenean
ES | EU

Deskribapen orokorra

Akademia jokalarien eta atezainen entrenamenduan oinarrituta dago, banakako metodología batetik hasita. Bertan garrantzitsuena jokalariaren garaipena da, taldeko emaitzen presioak alde batera utzita baina konpetizioaren garrantzia ahaztu gabe.

Prestakuntza etengabea eta osoa, hori da gure ikuspegia.

Futbol jokoan eragina duten alderdi guztiak kontuan hartuko ditugu – alderdi teknikoak, taktikoak, fisikoak, psikologikoak.

Futbolarien eskura jartzen ditugu futbolaren munduan gaitasun handiko eta egiaztatutako esperientzia duten profesionalen taldea. Jokalariek euren jokoaren alderdi guztiak hobe ditzaten.

Planifikazioa

Akademiaren entrenamendu guztiak La Salle ikastetxeko futbol zelaian izango dira. Bertan dohaineko parkina dago eta topoaren estazioa atean bertan.

Jokalariek hiruhilabete edo denboraldi osorako izena ematea daukate. Astean 1 edo 2 entrenamendu artean ere aukeratu dezakete.

Futbolari bakoitzaren hasierako maila aztertzeko proba batzuk (teknikoak eta fisikoak) egingo ditugu, jokalari bakoitzak zer hobetu behar dituen zehaztasunez jakiteko.

Futbolarien jarraipen indibidualizatua egingo dugu bakoitzaren fitxa pertsonala betetzen. Hilean behin, familiei entregatuko dizkiegu fitxak eta futbolari bakoitzaren aurrerapena eta hobetu behar dituzten alderdiak ebaluatzeko erabiliko ditugu.

Atezainak

ESS harro dago TB Goalkeeping Academy-rekin bat egiteagatik, atezainei Donostian eskuragarri dagoen prestakuntza maila altuena emateko.

Txema Benitez Gipuzkoako atezain entrenatzaile nagusietako bat da bere jokalariekin konektatzeko eta maila gorenera eramateko duen gaitasunari esker.

Alderdi tekniko-taktikoak landuko ditugu, eta ekintza indibidualak eta kolektiboak burutuko ditugu partiduetako egoeretan. Oinarriaren teknika, aire pilotak, oin jaurtiketa, erreakzio abiadura, eta atezaina garatzeko ezinbestekoa den funtsezko erabakiak har ditzaten ariketak landuko dira. Jokoaren errealitatearen eraginpean egongo diren entrenamendu saioak egingo ditugu. Eta atezain bakoitzaren fitxa bat non ziklo bakoitzean landutakoari buruzko informazio indibidualizatua adieraziko dugu.

Txema Benitez Goalkeeper Academy

Entrenamendu programa

Jokalariek 1´15 orduko lau saio artean aukeratu ahal izango ditu La Salleko gure zelaian:

  • Astelehena 18:00 - 19:15
  • Astelehena 19:15 - 20:30
  • Asteartea 18:45 - 20:00
  • Asteazkena 17:45 - 19:00

Prestakuntza kostuak

ESA Logo

ESS-ESAren lehen hiruhilekoa 2020ko irailaren 14an hasi eta 2020ko abenduaren 9ra arte irauten du.

Jokalariek hilabeteko, hiruhileko edo urte osoko ordainketa egin dezakete eta inskripzioa egin eta ondorengo egunetan pasako da kontutik.

Astean saio 1 / hilabeteko ordainketa
€50
Astean 2 saio / hilabeteko ordainketa
€70
Astean saio 1 / hiruhileko ordainketa
€140
Astean 2 saio / hiruhileko ordainketa
€200
Astean saio 1 / urteko ordainketa
€400
Astean 2 saio / urteko ordainketa
€575

Familiako kideentzako deskontua: 10 €

2020-2021 Egutegia

  • Irailak 14 – Abenduak 9
  • Urtarrillak 11 – Martxoak 24
  • Apirilak 12 – Ekainak 30

Kuota bakoitzean barne:

  • Asteroko entrenamendu teknikoa, taktikoa eta fisikoa
  • Hileroko bideo analisia
  • Hileroko nutrizioaren azterketa
  • ESS Entrenamenduko Adidas Kamiseta
  • Arreta eta formakuntza emocional zerbitzua (psikologoa)

 

Informazio gehiago:
Uritz Ansoalde – 616 48 07 68 uritz@europeansoccersolutions.com